Elkartasunezko Trikiti jaialdia egin dute Lazkaon
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatutako III. Trikiti jaialdia izan da. Aurten Kilometroak egitasmoari diru ekarpena egin dio.
Arerio aretoan egin zuten trikiti jaialdia larunbatean. Manex Usarralde Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatuta, III. Trikiti jaialdia egin zuten larunbatean Lazkaon. Arerian izan zen jaialdia eta bertan Kilometroak egitasmoari 1.400 euroko diru ekarpena ere egin zieten antolatzaileek. Jaialdiaren ondoren, bazkaria egin zuten Lazkaoko Ikastolan. Eguna trikiti doinuekin amaitu zuten, giro ederrean.













