‘Gaua’ filmaren emanaldia eta solasaldia Igartubeitin, Paul Urkijorekin
Ostiral arratsaldean izango da emankizuna, Urola Garaiko udal elkarteak Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren baitan.
Paul Urkijok Legazpiko Mirandaolan egin zituen hainbat grabaketa 'Gaua' bere hirugarren film luzerako. Lenbur Fundazioa Urola Garaiko udal elkarteak Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren baitan, Ezkioko Igartubeiti baserri museoak Paul Urkijoren (Gasteiz, Araba, 1984) Gaua filmaren emanaldia antolatu du ostiral honetarako, museoan bertan. Gaua 2025eko azaroan estreinatu zuten eta XVII. mendeko Euskal Herrian girotuta dago. Garaiko sorgin ehizaren testuinguruan oinarrituta dago filma eta asko du, zuzendariaren aurreko lanek bezala, euskal mitologiatik ere. Emakumeen aurkako errepresioa eta haien askatasunaren aldeko borroka lantzen ditu Urkijoren hirugarren film luze honek.
Emanaldiari 18:00etan emango diote hasiera ostiralean eta ondoren, solasaldia izango da Paul Urkijo zuzendariarekin eta Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin. Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago joan ahal izateko. Izena 943 72 29 78 telefonora deituta edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita eman daiteke.













