Goierriko eskola publikoetako jangeletako langileak grebara batu dira gaur
Otsailaren 24an hasi zuten greba ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. Aste honetan, hiru greba egun izango dira guztira, gaur, bihar eta etzi.
Ezkion gaur eguerdian egindako elkarretaratzea. Goierriko eskola publikoetako jangeletako langileek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jangeletan deitutako greba deialdiarekin bat egin dute gaur. Otsailaren 24an hasi zuten greba ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, irekita dagoen lan gatazkaren negoziaketan “aurrerapausorik eman ez dela” argudiatuta. Hiru greba egun izango dira guztira, gaur, bihar eta etzi.
Ezkio-Itsasoko herri eskolako jangelako langileak ere batu dira protestara —irudian— eta gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute eskola aurrean, irakasle eta gurasoen babesarekin.













