Lazkaoko Mendi astea hasiko da gaur, Afrikako kontakizunekin
Arerian proiektatuko diren hiru ikus-entzunezko eta eskolarteko ibilaldi neurtua antolatu ditu Amalur mendi elkarteak.
Igone Mariezkurrenak Lesothon egindako abentura bidaia ikusgai izango da gaur Lazkaon. Hitza Gaur hasi eta ostegunera bitartean Lazkaon egingo den VII. Mendia Astean, mendizaletasunaren eta abenturaren munduko hainbat pertsona ospetsu elkartuko ditu Amalur mendi taldeak. Arerian, 19:00etatik aurrera izango dira ikus-entzunezkoak.
Gaur, Igone Mariezkurrenak, Lesotho. Afrikako Mendien Erreinua bizikletaz saioarekin, Afrikako herrialde horretako mendi harrigarrietan zehar bizikletaz egindako ibilaldiaren kontakizuna egingo du.
Bihar, berriz, Maialen Rojoren txanda izango da. Abriendo camino 2. Groenlandia gaia izango du hizpide.
Azkeneko egunean, hilaren 12an, berriz, bi hitzaldi izango dira. Batetik, Gipuzkoako Mendizale Federazioko ordezkariak Gipuzkoako mendizaletasunari buruz ariko dira. Eta jarraian, Ioseba Alargunsorok Chamonix-Zermatt udan izeneko ikus-entzunezkoa egingo du.
Ibilaldi neurtua
Larunbatean ere izango da Lazkaon mendizaletasunarekin lotutako beste jarduera bat: Goierriko Eskolarteko 38. Ibilaldi Neurtua. 09:30ean abiatuko dira parte hartzaileak Lazkaoko plazatik, eta bi aukera egongo dira: bata, 7,9 km-ko motza, eta bestea, 11,8 km-ko luzea. Ibilaldia Lazkaon egingo da oso-osorik.
Ibilaldi Neurtuaren antolaketan lagundu nahi duten boluntarioek izena eman dezakete 688 601 186 telefonora edo amalur-me@gmail.com helbidera idatzita.













