Naxara Odriozola, juniorren Munduko Kopan
Igandean Piccolo Trofeo Binda jokatuko da, 2026ko Munduko Kopako lehen proba, eta Espainiako selekzioaren deialdian dago Odriozola.
Naxara Odriozolaren lanak ez du etenik. Errepideko 2026ko juniorren Munduko Kopako lehen proba den Piccolo Trofeo Binda jokatuko da igandean, martxoaren 15ean, eta Espainiako selekzioaren deialdian sartu dute Odriozola.
Gema Pascual hautatzaileak Alejandra Neira, Lluna Jimenez, Mirari Gotxi, Lidia Castro, Ane Zubeldia eta Naxara Odriozola aukeratu ditu Munduko Kopako lehen proba horretarako. 73 kilometroko proba izango da Piccolo Trofeo Binda, Luinotik Cittigliora (Italia).













