‘Oteiza 14 apostolu’ film laburra emango dute Ataunen
Oscar Alegria filmaren zuzendariak eta Jaione Apalategi Oteiza fundazioko lehendakariak parte hartuko dute saioan.
Bihar, 19:00etan, Ataungo herri antzokian, Oteiza 14 apustolu film laburra ikusteko aukera izango da, Ataunikerrek antolatuta. Oskar Alegria filmaren egileak eta Jaione Apalategi Oteiza fundazioko lehendakariak filma aurkeztu ondoren, hitzaldia egingo dute. Danok Oteiza egitasmoaren barruan egindako filma da, artistaren ondare intelektual eta artistikoa zabaltzeko eta haren pentsamenduarekin bat egiten duten pertsonen arteko komunitatea sustatzeko helburua du.













