Eider Astrain margolariaren lanak daude ikusgai Joan Kruz ile apaindegian
Erakusketa apirilaren amaierara arte egongo da zabalik.
Eider Astrain margolaria eta ilustratzailea (D0nostia, 1976) da Joan Kurz ile apaindegiko gonbidatu berria. Artista donostiar honen lanak ikusgai egongo dira martxoan eta apirilean zehar. Ile apaindegia izan arren, erakusketa herritar guztiei dago zabalik
Arte Ederrak ikasi zuen Astrainek, eta margotzeari ekin zion gaztetatik, hainbat lehiaketatan parte hartuz. Banakako erakusketak eta kolektiboak egin ditu, eta Espainia eta Frantziako hainbat arte elkartetako partaide da. Gaur egun Frantzian bizi da, eta Arte APlikatuko irakaslea da han.
Bere lanean emakumearen figurak leku nabarmena du, eta bere ezaugarrietako bat da. Margo figuratiboa lantzen du batez ere, baina abstrakzioa ere oso presente dago bere lanetan.
Legazpiko ile apaindegiko erakusketan garai desberdinetako lanak jaso ditu












