Legazpiko Goiherri jatetxekoa eta Ormaiztegiko Arantxa tabernakoa, Euskadiko patata tortilla onenen artean
Legazpiko Jon Agirrek bigarren saria irabazi du tortilla berezien artean, eta Ormaiztegiko Ane Etxeberriak hirugarrena, tradizionaletan.
Euskadiko Erkidegoko tortilla onenen artean Goierriko bi daude, bata Legazpikoa eta bestea Ormaiztegikoa. Hala erabaki zuten atzo Gasteizen, Euskadiko Patata Tortilla txapelketaren hirugarren edizioan.
Legazpiko Goiherri jatetxeko Jon Agirrek bigarren saria irabazi zuen atzo tortilla berezien artean, aparteko osagai gisa plantxan erretako a feira txerri-belarria erabilita. Agirrek Amaia Estalayo eta Imanol Gonzalez de Audikana izan zituen laguntzaile sukaldean.
Ormaiztegiko Arantxa tabernako Ane Etxeberriak, berriz, hirugarren saria jaso zuen ex aequo, Getxoko El Atrio tabernarekin batera. Tortilla
Sari horiekin, bi establezimenduek txartela eskuratu dute urriaren 2tik 5era bitartean Alacanten jokatutako den Espainiako txapelketarako.
Goierritik ere izan ziren ordezkari gehiago Gasteizko atzoko saioan, Urretxuko Berit eta Aitube Berri tabernak, hain zuzen.
Guztira 35 partaide izan zituen Euskadiko txapelketak: Gipuzkoako hamar, Arabako hamaika eta Bizkaiko hamalau. Tortilla tradizionalaren saria Gasteizko Sagartokik irabazi zuen, eta tortilla bereziarena, Donostiako La Taberna de Egiak.

Ane Etxeberria Ormaiztegiko sukaldaria.












