Alex Aranburuk Bretainiako Klasikoa irabazi du
Atzo igandea, jokatu zen lasterketaren 90. edizioa. Bi kilometroren faltan ihesadia egin zuen ezkiotarrak eta bakarrik iritsi zen Plouayko helmugara.
Alex Aranburu (Cofidis) txirrindulari ezkiotarrak beste garaipen bat gehitu du asteburuan. Atzo jokatu zen Bretainiako Klasikoa Frantziako lurretan, bere 90. edizioan. Ezkiokoak 5 ordu, 21 minutu eta 13 segundotan osatu zuen 228 kilometroko ibilbidea. Atzokoa bere ibilbide profesionaleko 12. garaipena izan zen eta Cofidis taldearen 457garrena.
Bi kilometroren faltan ihesadia egin zuen ezkiotarrak eta bakarrik iritsi zen Plouayko helmugara. 4 segundoko aldea atera zion Alexander Kamp (Uno-X Mobolity) danimarkarrari eta 10 segundokoa Alessandro Borgo (Bahrain-Victorious) italiarrari.













