Aramako sagardo txapelketarako izen emateak irekita daude
Irailaren 9a izango da horretarako azken eguna. Parte-hartzaile bakoitzak txapelketan epaile modura parte hartuko du eta irabazlearentzat saria izango da.
Hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da. / Arkaitz Apalategi Aramako sagardo txapelketa datorren irailaren 12an ospatuko da, eta dagoeneko prestaketa lanetan murgildu dira herritarrak. Etxean egindako sagardoen lehiaketa izango da eta parte hartu nahi dutenek mota bereko sei sagardo botila eraman beharko dituzte, etiketarik edo identifikazio-markarik gabe, eta sagardo ez komertziala izango da.
Izen emateak irekita daude, eta irailaren 9a izango da horretarako azken eguna, 686 697 715 zenbakira idatzita. Jarduerak frontoi txikia izango du elkargune, 11:30ean hasita.
Gainera, parte-hartzaile bakoitzak txapelketan epaile modura parte hartuko du. Mokadua ere izango da eta irabazleak saria jasoko du.
Txapelketan parte hartu gabe sagardoa probatzera joan nahi duenak ere izango du horretarako aukera, baldin eta aurrez zenbaki berera deituta izena ematen badu. Animatzeko eta parte-hartzeko deia zabaldu dute Gaztaintxota Kultur Elkarteak eta Aramako Udalak.













