Bastian Laffittek irabazi du 45. Beasain Proba
Munduko Txapelketaren aurreko proba izaten da. Errepideko Munduko Txapelketa Montrealen (Kanada) izango da irailaren 20tik 27ra.
Lehen hiru sailkatuak podiumean.Martin Early Igandean (abuztuak 30) jokatu da 45. Beasain Proba, junior mailako Munduko Txapelketaren aurreko klasikoa. Espainiako estatuko talde onenetarikoak bildu ditu karrerak. Team Iparralde taldeko Bastian Laffittek irabazi du, eta bigarren eta hirugarren izan dira Axular Aldazabal (Cafe Dromedario-Flotamet) eta Conor Aranburu (Zu eta biok).
108 kilometro osatu dituzte proba amaitu duten txirrindulariek. Atagoiti eta Olaberriko gainak bi aldiz igo dituzte, eta Gabiria behin. Tarteko helmugak Beasaingo herrigunean izan dira.
Zortzi segundoko aldea atera dio Laffitte garaileak bigarren egin duen Aldazabali, eta minutu bat eta 37 segundora helmugaratu da Aranburu, hirugarrena, atzetik zituela Ampoko Eritz Atxega (hirugarrenaren denbora berean sartu da helmugan) eta Haitz Zunzunegi (hirugarrenetik 3 segundora).
Axular Aldazabalentzat izan dira mendiko zein tarteko helmugako sariak. Mendiko sailkapenean, Atagoitiko bietan izan da nagusi, baita Gabiriakoan eta Olaberriko lehenean. Olaberriko bigarrenean Laffitte igaro da aurrena. Tarteko lehen helmugan Miguel Perez izan da lehena (Cafe Dromedario-Flotamet), era Aldazabal bigarrenean.
Talderik onena Baque Movistar Team izan da, bigarren Vizcay Hermanos, hirugarren Ampo, laugarren Bellota eta bosgarren Dqagro-Ricardo Fuentes.
Munduko Txapelketaren aurreko proba izan ohi da Beasaingoa. Errepideko Munduko Txapelketa Montrealen (Kanada) izango da irailaren 20tik 27ra.
Argazkiak: Martin Early














