'Lazkao Txikik 100 urte' ekitaldia ostiralean Lazkaon
Xabier Amurizak 'Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina' emanaldia eskainiko du. Hilaren 18an, berriz, bertso-afaria egongo da Gerriko Elkartean.
'Lazkao Txiki gogoan' ekitaldia, iaz, Lazkao Txiki zelaian. Oier Markotegi Lazkao Txikik 100 urte beteko ditu hilaren 15ean. Horren harira, Xabier Amurizaren ‘Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina’ emanaldia egongo da ikusgai Areria Kulturgunean, datorren ostiralean, 19:00etan.
Horretaz gain, bertso-afaria ere egingo dute Gerriko Txokoan, iraialaren 18an. Bertan, Unai eta Eñaut Agirrek ‘Auskalo zeinek jarriak, bertso zaharrak eta berriak’ emanaldia eskainiko dute afalaurretik, 20:00etan. Afarirako helduek 25€ eta langabetuek zein 18 urte artekoek 15€ ordaindu beharko dituzte. Izenemateko epea hilaren 14an amaituko da, eta Gerriko liburu-dendan, 688822871 telefonora deituta edo gerrikokultura@gmail.com helbidera idatziz egin behar da.













