Zeraindarrak garaile Zegamako Probintziako bola txapelketan
Garbiñe Alustiza izan da garailea emakumezkoen mailan eta Patxi Arrodo gizonezkoetan.
Zegamako Probintzia mailako bola txalpeketako irabazleak igandean, Txarape bolatokian. Belatxingak bolo kluba San Bartolome jaiak amaitu eta hurrengo asteburuan urtero egin ohi dutenez, Probintzia maialko bolo txapelketa jokatu zen atzo, igandea, Zegamako Txarape bolatokian.
Gizonezkoetan Patxi Arrondo izan zen garailea 34 birla botata eta emakumezkoetan Garbiñe Alustiza 35 birlarekin, biak zeraindarrak. Gazteen saria, Oihan Telleriarentzat izan zen. Lehen zegamarrak Xabi Azurmendi eta Idoia Iarza izan ziren. Eta zegamarren artean, gazteen mailan Urko Balerdi eta Nora Elizegi izan ziren irabazleak.
Sailkapen orokorra:
Emakumezkoak:
- 1. Garbiñe Alustiza
- 2. Goreti Beloki
- 3. Elena Aldaz
- 4. Pake Galdos
- 5. Alina Dimitrei
Gizonezkoak:
- 1. Patxi Arrondo
- 2. Juanjo Aizpiolea
- 3. Joxean Ormazabal
- 4. Jesus Atorrasagasti
- 5. Roberto Ostolaza













