Benjamin Novalentzat izan da San Bartolome sari nagusia
MMR Academyko txirrindulari asturiarra Surne Bilbao Cycling Team-ekin hasi berria da 'stagiare' bezala. Elite eta 23 urtez azpikoen mailan jokatu duen hirugarren lasterketa izan da Zegamakoa.
Benjamin Noval larunbatean Zegaman, Iker Zubeldia alkatearekin lasterketa irabazi berritan.Elkartu Nahi txirrindulari elkartea Larunbatean jokatu zen Zegaman 94. San Bartolome Sari Nagusia, Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak antolatuta. 30 eta 23 urtez azpikoen mailako txirrindulari onenak bildu zituen norgehiagokak herriko jai nagusien testuinguruan antolatu ohi duten lasterketak asteburuan. Lehendakari Torneoaren baitako lasterketa exijenteenetakoa da Zegamakoa.
Ibilbidea betikoa izan zen, 113 kilometro guztira; Lierni lautan, eta Barbari eta Minetako igoerak —bitan igo beharrekoak— gehitu zioten zailtasuna ibilbideari. Azkeneko bueltan, Barbarira igoera helmugatik 5 kilometrora izan zen zatirik zailena eta ikusgarriena. Benjamin Noval 17 urteko txirrindulari asturiarrak maila handia erakutsi zuen eta 2:43:13 denbora eginda helmugaratu zen lehena Zegaman. Atzetik, ia parean sartu ziren Caja Rural-Aleako Nil Aguilera (2:43:53) eta Gomur-Cantabria Deporteko Sergio Gutierrez (2:43:59), podioa osatuz.
Noval stagiare bezala dabil Surne Bilbao Cycling Team-ekin eta hiru lasterketa soilik behar izan ditu maila honetan, aldaketak ez zaiola handi geratu frogatzeko.
















