Hobarien zozketarako aukera eskainiko du Bareak elkarteak
3.000 euro banatuko du sarietan hobaridun erosketen bidez.
Iraila, Beasain Bareak txartelaren garaia kanpaina jarri du abian Bareak merkatari elkarteak. Hobarien zozketarako aukera eskainiko du txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean. 3.000 euro banatuko ditu sarietan, hobaridun erosketen bitartez.
Erosketa bakoitzak saria izan dezake. Horretarako, Bareak saltokietan erostean Beasain Bareak txartelarekin ordaindu behar da eta beherapena izateko zozketan sartuko da eroslea.













