Musika proposamen berezi eta ezberdina Zapoitxo!-rekin
Idiazabalen egingo du emanaldia ostiralean, 19:30ean Igarondon.
Zapoitxo! musikariak Idiazabalen kontzertua eskainiko du ostiralean, Esmourga Tour biraren azken kontzertua eskaintzeko; Galizia, Gaztela eta Leon eta Donostian emanaldiak egin ondotik. Gitarra, biolontxeloa, ahotsa eta perkusio txikiek osatzen dute Zapoitxoren orkestra eta zuzenean grabatu eta nahasten dira loop pedal batekin. Rumba, ska, punk eta reagge erritmoan bere abesti propioak eskainiko ditu hainbat hizkuntzatan, hala nola euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz. Emanaldiari 19:30ean emango dio hasiera, Igarondon.













