Jose Vicente Lasa artista urretxuarra hil da
Gaur Jose Vicente Lasa artista urretxuarra hil da. Bere lan nagusia Iparragirren mausoleoa da. Askatasun Egarria izeneko mausoleoa hilerrian dago eta 1981eko apirilaren 5ean inauguratu zen, Iparragirreren heriotzaren mendeurrenean. Trikuharri itxura du, garai bateko hilobiratze modua irudikatuz. Zazpi zutoinen gainean jarria dago eta zutabe bakoitzak Euskal Herriko lurralde bateko armarria du. Lasak ama bat eta bere besoetako haurra irudikatzen zituzten iturriak ere egin zituen.
Lasaren hilbeila Urretxuko beilatokian izango da, bihar (asteazkena) 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era. Hileta 18:00etan izango da, San Martin de Tours elizan.















