Lorea Ibarzabalek zilarrezko domina lortu du Mediterraneoko Jokoetan
Mediterraneoko Jokoak Italiako Taranto hirian jokatzen ari dira. 800 metroko proba Nina Vukovic kroaziarrak irabazi zuen
Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, zilarrezko domina lortu zuen atzo (astelehena) Mediterraneoko Jokoetako 800 metroko lasterketan. Ibarzabalek azken lau urteetako nazioarteko txapelketa guztietan parte hartu du (Joko Olinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak) eta atzo nazioarteko lehen domina lortu zuen, azkenean.
Mediterraneoko Jokoak Italiako Taranto hirian jokatzen ari dira. 800 metroko proba Nina Vukovic kroaziarrak irabazi zuen. Ibarzabalek oso gertu izan zuen garaipena, 44 ehunenera heldu baitzen. Hirugarren postuan Souad Elhaddad marokoarra sailkatu zen, Ibarzabalengandik zortzi ehunenera.













