Patin ikastaroetarako ate irekiak Zaldibian
Aitor Vacas irakaslea izanik 6 ate ireki saio antolatu ditu bi egunetan Oin Lur irristaketa elkarteak.
Zaldibiako III. Patin Topagunea 2024an.Iñaki Gurrutxaga 2026-2027 ikasturteko patin ikastaroetako ate irekietako bi saio egingo ditu Oin Lur irristaketa elkarteak, irailaren 15ean eta 22an, Zaldibiko Resti pilotalekuan.
Hiruna saio egingo dituzte egun bakoitzeko: 17:00-18:00 LH1, LH2 eta LH3 mailakoentzat; 18:00etatik 19:00etara LH4, LH5 eta LH6 mailakoentzat; eta 19:00-20:00etara DBH-koentzat eta helduentzat. Aitor Vacas izango da irakaslea. Antolataileek diote: «Mugimendua, lagunak eta dibertsioa zain dituzu».













