Borja Lizarraga legazpiarrarena, Mister International Spain-eko gorputz onena
Borja Lizarraga legazpiarrak gorputz onenari dagokion saria irabazi du Medellin (Extremadura, Espainia) herriko erromatar antzokian jokatu den Mister International Spain 2026 edertasun txapelketan. Txapelketa asteburuan jokatu zen eta sari nagusia Javier Iglesiasek irabazi zuen, Balear Uharteetako ordezkariak.













