Euskal dantzen ikastaroa zehazteko bilera, ostegunean
Euskal dantzen ikastaroko ikasleek erakustaldia egin zuten ekainean, San Pedro jaietan. Aimar Maiz Aurreko ikasturteko arrakasta ikusita oraingoan ere euskal dantzen ikastaroa antolatzekotan dabiltza Ezkion. Bilera deitu dute biharko, osteguna, 19:00etan eskolan. Ikastaroaren eguna eta ordutegia erabakiko dituzte bertan.













