Festak antolatzeko hirugarren bilera dute gaur Zaldibian
Egitaraua jakinarazi du udalak bileran, eta hainbat antolaketa lan zehaztuko dituzte.
Zaldibiako gazte talde bat, kuadrilla egunean. Asier Zaldua Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako festak, astebururen bueltan banatuta: urriaren 1etik 4ra eta urriaren 10ean. Jaietako egitaraua zehaztuta dagoela adierazi du udalak, eta bilerako partaideei horren berri eman ondoren, bazkari herrikoietako izen-emateak zehaztea eta hainbat antolaketa lan adostea izango da hurrengo lanak.
Horretarako, gaur, hilak 2, festa batzordearen hirugarren bilera egingo dute Karreane kultur etxeko ganbaran, 18:30ean. Eragileak eta gaian interesa duten herritarrak daude bileran parte hartzera deituta.













