Gaztainak eta errezil sagarrak azaldu dira ferian
Udazkena gerturatzen ari denaren seinale, garaiari dagozkion fruituak eraman dituzte hainbat ekoizlek feriara.
Errezil sagarrak Simon Aizpuruaren postuak, gaur, Ordiziako azokan. Tere Madinabeitia Ohiko martxa berreskuratuta, postu bakar baten faltan, giro polita izan da gaur Plaza Nagusian eta inguruetan. Dena den, nekea eta kezka sumatu zitekeen baserritarren artean, beroarengatik eta euri faltarengatik.
Ekoizpen arloko berritasunetan, udazken girokoak hasi dira: gaztainak (5 euro) eraman zituen Maria Jesus Oriak, eta Sustrai Askeak elkarteko Natalia Magallenesek, berriz, Etampes kuiak (2,9 euro kiloa, zatika edo osorik) eta txiribiak (2,8 euro sorta).
Sagarrei dagokienean, zuhaitzetik bildutako errezil sagarra eraman du Simon Aizpuruk. Beroaren eraginez, beste urteetan baino eskasagoa eta txikiagoa baita sagar mota hori.
Perretxikoetan, 55 kilo onddo eta 32 kilo zizahori izan dira salgai. Lasaren postuan, 25 kilo onddo (32-37 euroan ) eta 25 kilo zizahori (25 euroan), eta Barcinarenean, 7 kilo zizahori (20 euroan) eta 30 kilo onddo (35 euroan).
Gozoen atalean, azkenik, kuia opilak (bakoitza 0,95 euroan) izan ditu salgai Udana okindegiko Maite Iturbek.

Sustrai Askeko Natalia Magallanes, kuiekin.Tere Madinabeitia

Maria Jesus Oria, urteko lehen gaztainekin.Tere Madinabeitia

Kuia opilak Udana okindegiko Maite Iturberen salmahaian.Tere Madinabeitia













