Hasi dira lehiaketarako lehen argazkiak iristen
Dagoeneko hainbat irakurlek parte hartu dute Goierriko Hitzaren Udako XXI. Argazki Lehiaketan. Irailaren 13an bukatuko da epea.
Eider Murgiondo segurarrak lehiaketara bidalitako 'Harea artean' argazkia.Eider Murgiondo GOIERRIKO HITZAk 21. aldiz antolatu du Udako Argazki Lehiaketa. Abuztuan zehar hainbat argazki iritsi dira webguneko atal berezira. Irakurle guztiek parte har dezakete lehiaketan. Erraza da parte hartzeko modua: atalean sartu, datuak bete eta argazkia igo. Irailaren 13an bukatuko da parte hartzeko epea. Sari bikainak daude, animatu!













