Haurrentzat ur jolasak eta puzgarriak, ostiralean Ordizian
Ordizia KE Igeriketa taldeak plan ezin hobea antolatu du 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. Goizez zein arratsaldez egongo da zabalik.
Ordizia KE Igeriketa taldeak Majori Kiroldegiaren laguntzarekin batera, ur jolasak, puzgarriak eta beste zenbait jolas antolatu ditu ostiralerako, hilak 4. Sei eta hamalau urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena izango da eta Majori kiroldegiko kanpoko igerilekua izango du topaleku.
Ordutegi ezberdinetan zabalduko dela aurreratu dute antolatzaileek: goizez, ordubetez, 11:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, beste ordubetez, 17:00etatik 18:00etara.
Parte hartzera eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak, eta jakinarazi dute banaka zein taldean apuntatzeko aukera dagoela. Parte hartzen duen talde handienarentzat, gainera, oparia ere izango dela aurreratu dute.













