Ilintik erosketa bonuak jarri ditu salgai Legazpin
Ilinti merkatari elkarteak bonuak salgai jarri ditu. 40 euro balio duten bonuekin 50 euroko erosketa egin daiteke. Bonuak Ilinti elkartearen egoitzan eskuratu daitezke: gaur, bihar eta etzi, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Bonua erosteko nortasun agiria behar da eta NA bakoitzeko bonu bat eskura daiteke. Pertsona bakoitzak bi NA aurkez ditzake.














