Ordiziako pilota jaialdirako sarrerak eskuragarri daude
Internet bidez edota presentzialki gaur eta astelehenean eskuratu daitezke, Pelotazale Jai Alai elkartean.
Jokin Altunak Ordiziako azoka bereziko partida jokatuko du irailaren 10ean.Iñaki Gurrutxaga. Ordiziako Euskal Jaien testuinguruaren baitan, azoka bereziko tradizioari jarraiki, profesionalen eskuzko binakako pilota partidak izango dira datorren asteazken arratsaldean Beti Alai pilotalekuan, hilaren 9an, arratsaldeko 17:30ean hasita.
Bi partida izango dira: batetik, Murua-Aldabe bikotea Zubizarreta IV-Morgaetxeberriaren aurka, eta bestetik, Altuna III-Martija bikotea Artola-Iztuetaren aurka.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko. Internet bidez eta presentzialki, gaur eta datorren astelehenean, 18:30etik 20.00etara bitartean, Pelotazale Jai Alai elkartean. Animatzeko eta bertaratzeko deia egin dute antolatzaileek.













