2028ko udal egutegirako argazki lehiaketa martxan da
Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
2026ko udal egutegiko azaleko argazkia.Tomas Sarasola Villahoz Beasaingo Udalak 2028ko udal egutegia eratzeko argazki lehiaketa jarri du abian, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. 2028rako gaia Artea kalean, kaleko artea da.
Parte hartu nahi duen ororentzat irekia da lehiaketa. Ezinbestekoa da argazkiak Beasainen ateratakoak izatea edo Beasain agertzea, zuri-beltzean nahiz koloretan. Gaur egungo argazkiak zein aspaldikoak izan daitezke.
Gehienez lau lan aurkeztu ditzake egile bakoitzak, aurrez argitaratu gabeak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da. Argazki bidalketa eta izen-ematea digitalki egin behar da, Beasaingo Udalaren webgunean dagoen formularioa beteta.













