Adinekoen egunerako izen ematea datozen egunetan
Irailaren 6an, 7an eta 8an egongo da izena emateko aukera Adin Etxeren egoitzan.
Taldeko argazkia Idiazabalgo Adinekoen egunean.Idiazabalgo Udala Irailaren 20an Adinekoen eguna ospatuko dute Idiazabalen eta horretarako egun osoko egitaraua prest dute dagoeneko. Meza, taldeko argazkia, bazkaria, adinekoenei omenaldia eta dantzaldia izango dituzte besteak beste. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Irailaren 6an, igandea, (12:00-13:00) eta irailaren 7an eta 8an, (18:00-19:00) egongo da horretarako aukera Adin Etxe elkartean.













