Ataungo alkateak herri baratze berriak erakutsi dizkie Aldundiko ordezkariei
Jasangarritasunaren Departamentuak Ataungo herri baratzeen proeiktuaren gastuen erdiarekin lagundu dio. 28 baratze-sail indibidual daude, eta denak denak beteta daude.
Marin Aramendi, Jose Ignacio Asensio eta Gloria Vazquez Manex Usarralde Ataungo Arrondo auzoan herri baratze ekologikoen proiektua bultzatu dute. Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasunaren diputatu Jose Ignacio Asensiok, Ingurumen Administrazioko zuzendari Gloria Vazquezek eta Ataungo alkate Martin Aramendik lursaila bisitatu dute.
Udal-baratzeen proiektuak 9.836,09 euroko inbertsioa izan du guztira, eta Jasangarritasunaren Departamentuak gastuen erdiarekin lagundu dio Ataungo Udalari, hala nola, 4.918,05€-rekin. Asensiok dio horrelako ekimenek balio pedagogiko eta sozial “nabarmena” dutela: “Elikadura osasuntsua eta ingurumenaren zaintza sustatzeaz gain, komunitatea sortzen dute eta tokiko gizarte-sarea indartu”.
2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) loturiko jarduketak gauzatzeko udalei bideratutako diru-laguntza multzotik bultzatu du proeiktua Aldundiak. Jasangarritasunaren diputatuaren iritziz, herri baratzeak “funtsezko” tresna dira jasangarritasuna “eguneroko bizitzara” hurbiltzeko.
Baratzegintzari lotutako lursaila
Ataungo alkateak lurraren berreskurapenak herrian duen “eragin positiboa” nabarmendu du: “Azken hamarkadetan baratzegintzari lotuta egon den Pili Eskisabelen lursaila da. Proiektu honen bitartez herritarrei beren elikagaiak modu irisgarri eta komunitarioan ekoizteko aukera eskaintzen diegu”.
Instalazioek 5×6 metroko 28 baratze-sail indibidual dituzte, baita tresneria gordetzeko etxola amankomun bat, uraskak (ureztatzeko tresna), eskuak garbitzeko kanila eta auzolanean eraikitako konpostagune bat ere. Lursail barruan negutegi bat ere badago, hori ez dute denek erabiltzen ordea.
Herritarren erantzunak proiektuaren arrakasta adierazten du. Izan ere, hasierako fasean udalerriko 20 famailiak eman zuten izena eta dauden 28 baratzeak erabat bete dira, horietako 8 familiak baratze bikoitza hartu baitute. 2026tik aurrera 20 familia baino gehiago izango dira herri baratzean.
Baratze-sailak hartu dituzten familiei prestakuntza eta sentsibilizazio saioak eskaini zaizkie nekazaritza ekologikoan aditua den Biziolako kide baten eskutik.
Argazkiak. Manex Usarralde













