Jubilatuen eguneko bazkarirako izen ematea zabalik
Atseden Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartearen egoitza, Seguran. Loinaz Agirre Irailaren 20an Jubilatuen eguna ospatuko dute Seguran. Besteren artean, bazkaria izango da Baratzen eta izena eman daiteke udaletxean irailaren 10era bitartean. Egun horretan, irailak 10, Atseden elkartean ere eman ahal izango da izena (18:30-20:00).
Mezarekin (12:00) emango diote hasiera egunari. Jarraian, dantzaldia izango da plazan Goizaldi dantza taldearen eskutik eta omenaldi ekitaldia ondoren. Txistulariek lagunduta Baratze pilotalekuraino kalejira egingo dute, bertan bazkaria egiteko. Bazkalondorena Joxe Mendizabal soinujoleak girotuta egongo da.
Herritarrei deialdia
Jubilatuen egunaren harira, Segurako udalak deialdia luzatu die herritarrei egun horretan boluntario lanak egiteko, “herritarrek, herritarrentzat”, azpimarratu dute. Baratze pilotalekua bazkaritarako egokitu eta bazkaria zerbitzatzeko herritarren parte hartzea bermatu nahi dute hala. Prest daudenak irailaren 11ra bitartean eman dezakete izena udaletxean, bertaratuta edo 943 80 10 06 telefonora deituta.













