Sutarako egurrezko bi lote zozkatuko ditu herritarren artean Idiazabalgo Udalak
Interesatuek udaletxean eman beharko dute izena ostiraleko 11:00ak baino lehen. Zozketa ostiralean egingo dute, 12:00etan.
Idiazabalgo Udalak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Torreko partzelan garbiketa lanak egin dituzte berriki eta bertan zeuden lehortutako zuhaitzekin sutarako egurra lortu dute.
Bi lote egin dituzte eta herritarren esku jarriko dituzte. Udaletxera deituta (943187100) edo landa@idiazabal.eus helbidera idatzita eman dezakete izena interesatuek. Izena ostiral goizeko 11:00ak baino lehen eman behar da. Parte-hartzeko ezinbestekoa da Idiazabalen erroldatuta egotea; eta etxebizitza bakoitzetik eskaera bakarra egin ahal izango da. Interesa duten herritarren artean zozketa egingo da, ostiralean, 12:00etan.













