Hamarkada askotakoak batera
[ARGAZKIAK] II. Kintoburue antolatu du Harrikalariak Gazte Asanbladak. 230 bat lagun elkartu dira bazkarian.
1960koak, 1970ekoak, 1980koak… hamarkada askotako herritarrak elkartu ditu aurten ere Ormaiztegiko Kintoburuak. Harrikalariak Gazte Asanbladak bigarren urtez antolatuta, herriko kintoak jai giro berean elkartzeko aitzakia da ekimena.
Ostiralean hasi zen kintoen asteburua, bertso poteoarekin, Amets Zubizarreta, Maddi Aiestaran eta Oihana Arana bertsolariekin, eta larunbatean segitu du festak. Eguerdian KinTOKA txapelketa jokatzeko elkartu dira eliza atari inguruan. Photocall moduko bat egin dute gero, taldeka nahi zuenak argazkiak ateratzeko aukera emanda, eta elkarrekin bazkaldu dute ondoren. 230 bat lagun izan dira bazkarian.
Arratsaldean Dizkobolo elektrotxarangarekin eta gauean Emaion Erromerie taldearekin jarraitu du festak.













