Arantzazura erromesaldia egin dute, eguraldia lagun
Segura, Zerain eta Mutiloako erromesen taldeko argazkia Arantzazun, larunbat arratsaldean. Pello Agirrezabal Segura, Zerain eta Mutiloako herritarrek Arantzazura erromesaldia egin dute asteburuan. Larunbatean, nor bere herritik irtenda, Urbiara oinez igo ziren erromesak —irudian—. Elkarrekin bazkaldu eta Arantzazura jaitsi ziren arratsaldean. Igandean, Hospederian elkartu ziren bazkaritara.
Argazkiak: PELLO AGIRREZABAL




















