Bastian Laffittek irabazi du 45. Lierniko txirrindulari proba
Igandean jokatu zen lasterketa, Lierniko Andra Mari jaien egitarauren baitan. Asteartean da Andra Mari eguna eta jaia atzo egin arren, meza izango da bihar 11:30ean.
Bastian Laffitte (Team Iparralde) lore sorta eskuan eta Ampoko taldekiak, igandean Liernin. Iñaki Ugalde Lierniko Andra Mari jaiak ospatu dituzte asteburuan mutiloarrek. Bihar, irailak 8, da Andra Mari eguna eta 11:30ean meza nagusia izango den arren, igandean ospatu zuten mutiloarrek, bi egun aurreratuta.
Ohi bezala, Lierniko txirrindulari probak ireki zuen atzo goizean jaietako egitaraua, aurten, 45. edizioan. Team Iparraldeko Bastian Laffittek irabazi zuen lasterketa. 1:20:39ko denbora behar izan zuen lasterketaren 60 kilometroak osatzeko. 20 segundora helmugaratu zen Ampoko Eritz Atxega eta bi minutu eta 14 segundoko aldearekin hirugarren, Haitz Zunzunego taldekidea. Taldekako sailkapenean Ampo goiarritarra izan zen lehenengoa.
Eguerdian, toka lehiaketa herrikoiaren ondotik, herri bazkarian elkartu ziren 80 bat lagun, plazan jarritako karpan. Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsoalriek saiao eskaini zuten bazkalondoren.
Aizkolariak eta erromeria
Arratsaldean, aizkora saioa eskaini zuten Josu Ibarguren, Lakiolak (Legazpi); Haritz Goenak (Lazkaomendi); Unai Etxebrria, Osinaldek (Ezkio) eta Joanes Izagirre, Ipiñak (Urretxu). Amaitzeko, Naiara Mazisidor eta Lanberrirekin erromeria egin zuten Liernira gerturatu zirenek.
























