Irati Olaizolak irabazi du Zarauzko 38. Aurresku Txapelketa
Legazpiko Sustraiak taldeko sei dantzari aritu dira lehian. Amaia Azpeitia hirugarren sailkatu da.
Legazpiko Sustraiak taldeko sei dantzariak, larunbatean, Zarautzen. Hitza Legazpiko Sustraiak dantza taldeko Irati Olaizola Goñi legazpiarrak irabazi du Zarauzko 38. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa, bigarren urtez jarraian. Joan den larunbatean jokatu zen txapelketa, eta lehian aritu ziren hamabi dantzarietatik sei ziren Sustraiak taldeko dantzariak. Amaia Azpeitia Osinalde 3. sailkatu zen.
Zarauzko Lege Zaharren enparantzan jokatu zen txapelketa larunbat eguerdian. Olaizolaz eta Azpeitiaz gain, honakoak dira Legazpiko beste lau dantzariak: Eider Carballo Zabalo, Irune Azpeitia Osinalde, Jon Alberdi Garde eta Naroa Sanchez Rodriguez. Dantzariek bina dantza interpretatu zituzten: Soinu zahar bat eta Desafioa.
Puntuazio onena lortu zure sei dantzariek Zortzikoa dantzatu zuten bigarren fasean.
Ondoren puntuazio altuena lortu dituzten 6 dantzariek, hauen artean Amaia eta Irati, Zortzikoa dantzatu zuten.

Amaia Azpeitia eta Irati Olaizola, larunbatean, sariarekin eta txapelarekin.Hitza













