Mikel Insausti beasaindarra, hirugarren Valle de Tena Traileko 80 kilometroko proban
14 ordu, 31 minutu eta 38 segundoko denboran osatu du ibilbidea. Panticosan hasi eta bukatzen da.
Mikel Insausti helmugan sartzen.Valle de Tena Trail Bealak taldeko Mikel Insausti Murgiondo beasaindarrak hirugarren egin du Valle de Tena Traileko 80 kilometroko proban. Larunbatean jokatu da. 14 ordu, 31 minutu eta 38 segundoko denboran osatu du ibilbidea.
80 kilometro eta 6.820 metro desnibel positibo ditu lasterketa horrek, eta Panticosan (Huesca, Aragoi, Espainia) hasi eta bukatzen da. 5, 10, 20 eta 42 kilometrotako probak ere barnebiltzen ditu Valle de Tena Trailak.













