Porru kaleko bertso bazkarirako tiketak salgai daude
Irailaren 25ean eta 26an izango dira festak. Tiketak Arranon eta Xuberren daude eskuragarri.
Porru kaleko festetako bazkaria, iaz.Laida Goiburu Porru kaleko festetako egitaraua zabaldu du antolakuntzak. Irailaren 25ean eta 26an izango dira festak. Irailaren 25ean txupinazoarekin hasiko dira, eta sagardo dastaketa egongo da gero. Edu Zardoyaren, 48280 eta DJ Tintzen emanaldiak izango dira egun horretan.
Irailaren 26an, berriz, bertso bazkaria izango da June Aiestaran, Amets Zubizarreta, Itsaso Aizpeolea eta Hodei Zabaletarekin, eta karro poteoa DJ Lizarrustirekin ondoren. Derrumbe, Balantza eta Fresa Morangoren emanaldiak izango dira bigarren eta azken egun horretan.
Bertso bazkarirako tiketak salgai daude jada. Tiketak Arranon eta Xuberren jarri dituzte eskuragarri.













