Zegamarrak Leongo eulizko arrantza txapelketan
Iraitz Urkia eta Oinatz Azurmendi zegamarrek Euskal Selekzioarekin parte hartu dute txapelketan. Laugarren postua eskuratu dute taldekako sailkapenean.
Leongo (Gaztela eta Leon, Espainia) Orbigo ibaian jokatu da asteburuan Espainiako 24. selekzio autonomikoetako eulizko arrantza txapelketa gazteen mailan. Iraitz Urkia eta Oinatz Azurmendi gazte zegamarrak euskal selekzioarekin hartu dute parte bertan. Txapelketa “zaila” izan den arren, “lan bikaina” eginda itzuli dira etxera eta laugarren postua lortu dute taldekako sailkapenean.













