Melmak gaztetxearen urteurreneko kontzertu eta bazkarirako sarrerak salgai
21:00etan, egitarauari amaiera emateko, kontzertuak izango dira: Ostikoka, Derrumbe, Victor Rutty & Rober del Pyro & DJ Kaef eta DJ Tintz.
Melmak gaztetxearen 20. urteurreneko irudia, 2024an.HItza Melmak Beasaingo Gaztetxeak larunbatean ospatuko du 22. urteurrena. Eguerdian hasi eta gauerdiraino luzatuko da egitaraua. 13:00etan txupinazoa jaurti ondoren hasiko da festa. 15:00etan bazkaria egingo dute, eta 17:00etan jolasak. 18:00etan txarangarekin egingo dute poteoa, eta 19:30ean DJ GZ eta grafiti erakusketa izango da. 21:00etan, egitarauari amaiera emateko, kontzertuak izango dira: Ostikoka, Derrumbe, Victor Rutty & Rober del Pyro & DJ Kaef eta DJ Tintz. Kontzertuetarako sarrerak 7 euroan daude salgai, eta bazkari gehi kontzertuetarako sarrera 10 euroan. Xuber, Aldaxka eta Asti tabernetan daude eskuragarri.













