Nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko egunak zehaztu ditu Goimenek
Iraileko azterketak Olaberrian, Idiazabalen, Urtsuaranen eta Lazkaon egingo dituzte. Txanda hartu behar da.
Traktoreak IAT pasatzeko zain, Lazkaoko Zubierreka industrialdean.Hitza Goimen Goierriko Landa Garapen elkarteak jakinarazi ditu nekazal ibilgailuei azterketa teknikoak (IAT) egiteko egunak. Iraileko daten berri eman du oraingoz. Honakoak dira:
- Irailak 10, osteguna: Olaberrian, eliz atzean
- Irailak 16, asteazkena: Idiazabalen, kamioien aparkalekuan
- Irailak 17, osteguna: Urtsuaranen, ermita ondoan
- Irailak 30, asteazkena: Lazkaon, Zubierreka industrialdean
Azterketa egin ahal izateko txanda hartu behar da943 626300 telefono zenbakira deituta edo itevelesa.com webgunearen bidez.













