Perdido mendira doa Arrastaka taldea
Irailaren 19an eta 20an egingo du irteera. Interesa duenak osteguneko bilerara joan beharko du.
Arrastaka Mendi Taldeak Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalera egingo du hurrengo irteera, irailaren 19an eta 20an. Perdido mendira igoko dira “igoera polit eta gogor” batean.
“Perdidok, mendi klasikoetako bat izaki, ez du aurkezpenik edota deskribapenik behar. Bere izate hutsa deigarria da mendia maite duen edonorentzat. Negua Piriniora iritsi aurretik, azken helburu mendi handirako igoera izango duen jarduera interesgarri eta oso hau antolatu dugu Ordesan”, azaldu du taldeak.
Teknikoki horren zaila ez dela baina fisikoki sasoian egotea eskatzen duen jarduera da taldearen esanetan, “ez baita ahaztu behar goi mendiko ingurunea dela”. Partaide gutxiko taldea izango da, eta beraz plazak mugatuak dira. Derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Interesa duenak ostegunean (irailak 10) 19:00etan Ehunmilak-Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara joan beharko du, irteerari buruzko xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko.













