ARGAZKIAK. Aparteko giroa, aparteko azokan
Goizeko eguraldi makurrak ezin izan du girorik zapuztu, eta jendetza bildu da herri kaskoan eta hura inguratzen duten kale eta plazetan. Lehiaketek aurrera jarraitzen dute.
Errugbi taldeko kideek ohiko postua jarri dute aurtengoan ere. Izaro Villarreal Tradizioari, euskal nortasunari eta lehen sektorearen balioari eutsita, ehunka ordiziarren eta goierritarren topaleku bihurtu da beste behin ere Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Ikasturteari heldu berri zaion honetan, ordiziarrak dagoeneko urteko zitarik berezienetariko bat bizitzen ari dira, eta oraingoz behintzat, ez du hutsik egin.
Goizean goizeko eguraldi makurrak ezin izan du girorik zapuztu, eta jendetza batu da Ordiziako herri kaskoa eta hura inguratzen duten kale eta plazetan.
Lehiaketek aurrera jarraitzen dute eta eguerdi aldera jakinaraziko dituzte irabazleak.













