Goierriko Pentsiodunek astelehenetako mobilizazioei ekingo diete
Hileko lehen eta hirugarren astelehenetan Ordiziako plazan elkartuko dira, bigarrenean Lazkaoko plazan eta laugarrenean Beasaingo Zubimusun.
Lazkaon 60 bat lagun elkartu ziren, astelehenean. Hitza Goierriko Pentsiodunek ikasturte hasierarekin batera astelehenetako mobilizazioei ekingo diete. Iraileko lehenengo elkarretaratzea Lazkaoko plazan izango da hilaren 14ean. Bigarrena Ordiziako plazan egingo dute 21ean, eta hirugarrena Beasaingo Zubimusu plazan hilaren 28ean. Hiru kasuetan 11:00etan elkartuko dira pentsiodunak.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak egin duen deiarekin bat egiten dute Goierriko Pentsiodunek. Gainera ez da kontu berria. Izan ere, Goierriko Pentsiodunek adierazi dute azken zazpi urtetan aritu direla astelehenetan elkarretaratzeak egiten. Gutxieneko pentsioa, “berdin”, gutxieneko soldata aldarrikatzen dute.













