Herri kirol saioko lehenengo entrenamendua ostiralean
Herri kirolak iazko Herri festan. Tere Madinabeitia Ostegunean da urriaren 3ko Herri Festako herri kirol saioan izena emateko azken eguna. Herritarren whatsapp taldean zabaldutako esteka baten bidez egin daiteke izen ematea. Parte hartuko dutenek, ostiralean dute lehenengo entrenamendua (19:00). Bestalde, Herri Eguneko bazkarirako txartelak irailaren 25era arte egongo dira eskuragarri udaletxean.













