Hiru goierritar hamalau finalisten artean
Olaberriko Aizpea, Segurako Eneko Goiburu eta La Lezeko Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarrak sailkatu dira finalera.
Hamalau gazta finalisten artean bederatzi ketuak dira, eta bost zuriak. Iñaki Gurrutxaga Ordiziako 53. Ardilatxa edo Karranzako esne gordinarekin egindako gazta lehiaketako 49 gaztetatik hamalau aukeratu ditu epaimahaiak finalerako, gehienak ketuak. Goierritar jatorriko hiru daude tartean: Olaberriko Aizpea (Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga), Segurako Ondarre (Eneko Goiburu) eta La Leze (Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi).
Aizpea (Olaberria), Albi (Arruazu, Nafarroa), Antsonea (Uztegi, Nafarroa), Balda Artola (Unanu, Nafarroa), Bostibaieta (Legutio, Araba), Beñat Egaña Albizu (Mutriku, Gipuzkoa), Eneko Goiburu Murua (Segura), Ipiñaburu (Ipiñaburu, Bizkaia), Kortaria (Lekaroz, Nafarroa), La Leze (Ilarduia, Araba), Unai Lekuona Ruiz Luzuriaga (Araia-Asparrena, Araba), Ricardo Remiro Aguirre (Eulate, Nafarroa), Jose Inazio Ugartemendia Jauregi (Berastegi, Gipuzkoa) eta Urien Anbe (Abadiño, Bizkaia) dira finalera sailkatu direnak.
Bederatzi ketu dira: Aizpea, Bostibaieta, Beñat Egaña, Eneko Goiburu, Ipiñaburu, Kortaria, La Leze, Remiro Aguirre eta Ugartemendia Juregi. Eta bost natural: Albi, Antsonea, Balda Artola, Lekuona Ruiz de Luzuriaga eta Urien Anbe.













