Idiazabalgo futbol sailak bilerak deitu ditu ostiralerako
Idiazabal Kirol Elkarteko futbol sailak 2015 eta 2018 urteetan jaiotako haurren gurasoentzako bilerak deitu ditu 2026-27 denboraldia prestatzeko. Bilerak ostiralean dira Arizkorreta futbol zelaian, 17:00etan (2015-2016) eta 17:30 (2017-2018).













