Kilometroak-erako boluntario bila dabiltza
Urriaren 4an ospatuko den festan denen ekarpena "ezinbestekoa" dela dio antolakuntzak, eta eginkizun ezberdinetarako behar dute laguntza. Besteak beste muntaian, garbiketan, sukaldean edo segurtasunean.
50. Kilometroak boluntario bilaKilometroak 2026 50. Kilometroak ospatuko da, urriaren 4an, Lazkaon. Antolakuntza buru-belarri lanean dabil festa “borobila” izan dadin. Horretarako, ordea, boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Egunean bertan eginkizun ezberdinak daude. Besteak beste muntaia, garbiketa, janaria zein edaria prestatu eta zerbitzatu, zirkuituko babes neurriak eta seinalizazioa kontrolatu. Boluntario izateko izen-ematea Kilometroak-en webgunean egin daiteke. Antolakuntzatik guztien laguntza “ezinbestekoa” dela nabarmendu dute: “Bakoitzak gure alea jarrita zerbait handia egingo dugu”.













