Ohikoek ez dute hutsik egin
Euskal Jaietako azoka berezian, asteazkenoroko saltzaileen postuetan boniatoa, irasagarra, artopila eta hainbat lore izan dira berritasunak.
Iñaki Azanzak Barandiaran plazan jarri du gaur postua. Tere Madinabeitia Asteazkeneroko baserritarrek eta ekoizleek ez dute hutsik egin gaur ere Ordizian, nahiz eta aparteko azoka izanik, aparteko eskaintza eta entretenimendua izan. Plaza Nagusian aipamenak jaso dituztenak ondorengoak izan dira: Izagirre-Iparragirre barazki eta landareekin, Arena Balerdi ogiarekin, Anttoni Murgiondo barazkiekin eta Judit Garzia Behieko barazkiekin.
Eta asteazkenero Plaza Nagusian izaten diren hainbat ekoizlek (Mugarrieta sagarrak, Sustrai Askea eta Mendarte) Barandiaran plazan ere jarri dute postua. Jose Antonio Elosegik eta Azanzak Barandiaran plazan izan dute kokalekua.

Maria Jesus Oria, tomatea aukera zabalarekin.Tere Madinabeitia
Produktuei dagokionean, Plaza Nagusiko berrikuntzei dagokienean, boniatoa eta irasagarra dira aipatzekoak. Boniatoa ( 3 euroan kiloa) Maria Jesus Oriak eraman zuen. Oriaren postuan ere izan da beste erakargarririk: bederatzi tomate motaz hornitutako bandeja. Irasagarrak Arantxa Lopetegik jarri ditu salgai, kiloa, 3-5 euro artean.
Hainbat lora ere iritsi dira azokara, Azanzaren postura: azalea (9,5 euro unitatea), ziklamena (4,5-7 euro, unitatea) eta txillarra (5,5-10,5 euro unitatea). Eta artopila ere eraman du Maite Iturbek (7 euroan kiloa).
Perretxikoetan, azkenik, Lasaren eta Barcinaren postuetan, 40 kilo zizahori (18-22 euro), 75 kilo onddo (24.37 euro) eta 6 kilo gorringo (37 euro).

Udanako Maite Iturbek egindako artopila.Tere Madinabeitia

Irasagarrak, Arantxa Lopetegiren postuan.Tere Madinabeitia













