Bele, Latxartegin kontzertuan ostiralean
Lide Hernando musikariaren proiektua da Bele. 'Muturrez zerura' disko berriko kantak ezagutzeko aukera izango da.
Lide Hernando musikaria eta Bele bere proiektu berria entzuteko aukera izango da ostiralean, Legazpiko Latxartegi aretoan, 20:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Latxartegiren leihatila digitalean, 10 euroan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, aretoko sarreran.
Lide Hernandok Liher taldearekin rockaren munduan eta Ispirit gospel taldearekin hainbat urtez murgilduta ibili ostean, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara itzuli nahi izan du proiektu berri honekin. Soula, r&b-a edo dancehall estiloak dira, baina gaur egungo soinu urbanoetara eta pop estiloaren egituretara egokitutakoak.
Herrari izeneko albuma argitaratu zuen 2024an, eta 2025an zehar Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran korista eta gitarra jotzaile gisa ibili ostean, bueltan da Bele proiektuarekin, eta lan berri batekin.
Ostiralean Legazpin eskainiko duen kontzertuan, Belek Muturrez zerura diskoko kanta berriak entzuteko aukera izango da.













